XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Euskal Herriko polizia-erakundearen foru-jatorria ukaezina da.

Foruaraubidearen eguneratzea kasu honetan aginpide berarizko baten oinarria izateaz gain, Ertzaintza eratzeko modua berezi bihurtzen duena da.

Ez genuke ahaztu beharko, halere, Poliziaz ari garelarik, eskubide historikoa elkartearen aginpide baten iturri eta sorburu bilakatu dela.

Honegatik behar die lege honek Estatutuaren hamazazpigarren ataleko boskarren idazatiak ireki zituen ahalbideei erantzun.

Hori dela eta, arrazoizkotasunak eta eraginkortasunak eskaturik, Miñoiak, Foralak eta Mikeleteak Ertzaintzako Kidegoan sartzea erabakitzen da, baina, Mikeleteen, Foralen eta Moñoien sekzioak mantenduta, lurralde-foralitatearen gaurko irudia zehazki errespetatuz; Mikeleteen, Foralen eta Miñoien sekzioei beren ordezkaritza-zereginak eta usadiozkoak aitortzen zaizkie, ...